telebista
21:00etan
'Gasteizko Jaiak 2016' saio berezia, gaur gauean, ETB1en
A.H. | EITB
Gonbidatuen artean, Joseba Beloki eta Mikel Amigona kirolariak, Asier Kadim magoa, Hodei Arrausi kazetaria eta Oker koadrilako Idoia Landa eta Anjel Mari Veamurgia izango dituzte.
Gaur gauean, 'Gasteizko Jaiak 2016' saio berezia izango da ikusgai ETB1en, 21:00etan, Ilaski Serranok eta Julian Iantzik aurkeztuta. Gasteizko jaien giro ezin hobea eta izandako momenturik onenak errepasatuko dituzte. Gainera, Marta Elvira kazetariak eguneko erreportaje ezberdinak eskaini eta zuzeneko konexioak egingo ditu Gasteizko jai gune ezberdinetatik.
Horrez gain, hainbat gonbidatu izango dituzte zuzenean, horien artean Joseba Beloki txirrindulari ohia, Mikel Amigorena zesta-puntista, Asier Kidam magoa, Hodei Arrausi ETBko kazetaria, eta Idoia Landa eta Anjel Mari Veamurgia, Oker blusa eta nesken koadrilako kideak arituko dira.
'Gasteizko Jaiak 2016' gaur gauean emitituko da, 21:00etatik aurrera, ETB1en.
/strong>