telebista
9. atalaren aurrerapena
Irene salbatzen saiatuko da Martin, larunbatean, 'Aitaren Etxea'n
Erredakzioa
EiTB
Erresistentziakoek Echeguira iritsiko den lehen trena sabotatuko dutela jakingo du, eta, Irene bertan joango denez, plana zapuzten saiatuko da. Baina lortuko ote du?
Irene, bere maitea, salbatzen saiatuko da Martin larunbat gauean 'Aitaren Etxea' telesailean. Erresistentziakoek Echeguira iritsiko den trenaren lehen bidaia sabotatuko dutela jakingo du, eta, Irene bertan joango denez, plana zapuzten saiatuko da.
Lanak amaituta, trena Echeguira iritsiko dela ospatzeko, ekitaldi handia antolatu dute agintariek. NO-DOa ere lekuko izango du trenaren lehen bidaia honek. Tomas, Karmele eta Inaxioren Erresistentziako lagunentzat, aldiz, ekitaldi hori une aproposa izango da oihartzuna izateko. Beraz, hainbat enbor eta harri jarriko dituzte trenbidean lehen bidaia hori sabotatzeko. Herriko agintari guztiak joango dira trenean: Luis alkatea, Irene alaba, Alberto lantegiko gerentea eta beste hainbat pertsona boteretsu.
Baina plana ez da Erresistentziakoek uste bezala irtengo. Martinek osaba-izeben asmoen berri izango du, eta, Irene trenean doanez, hura salbatzea besterik ez du buruan. Enborrak eta harriak kentzen saiatuko da, trena iritsi aurretik, baina... lortuko al du?
Halabaina, trenekoa ez da Karmelek eta Inaxiok biziko duten tentsio une bakarra. Guardia Zibila hotel barruan dabilela-eta, presaka, geletan dituzten paskin eta paper arriskutsuak ezkutatu beharko dituzte. Zer leku hobe gerrako zuloa baino? Hara joango da zuzenean Inaxio paper guztiekin, Jose Ramon anaia han dagoela jakin gabe.
Beraz, Juan izango da Celaya familian azkena Jose Ramon bertan dagoela jakiten. Ezusteko itzela hartuko du, eta jeloskor jarriko da, gaur egun Juanen emaztea den Pilar garai batean Jose Ramonen emaztegaia izan baitzen.
Larunbatero legez, ETB2n izango da ikusgai 'Aitaren Etxea', 22:15etik aurrera.