telebista
Kirol emanaldiak
Zamudio-Bilbao Athletic, larunbatean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.H. | EITB
Horrez gain, Portugaleteko Ambilamp traineru estropadak, Bilboko Aste Nagusia pilota torneoaren finala eta Donibane Lohizuneko zesta Saria finala izango dira ikusgai.
Kirol eskaintza zabala du Euskal Telebistak larunbat honetan. Hasteko, bigarren B mailako futbola eskainiko dute. Zamudio-Bilbao Athletic partida 16:00etik aurrera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, eta Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute kontakizuna.
Ondoren, Portugaleteko Ambilamp banderarekin bat egingo dute zuzenean ETBko kamerek. San Miguel Ligako traineru estropaden kontakizuna Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Xabier Ormazabalek egingo dute, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
Arratsaldean jokatuko den Aste Nagusia pilota torneoaren finala gauean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. 21:00etan, jardunaldiko atariko partida izango da ikusgai Victor-Zabala eta Jaka-Barriola bikoteen artean, eta 23:20etik aurrera, torneoaren finala eta Dario- Martija/ Laso- Galartza partida. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Elena Azpeitiak emango dute berri.
ETB4 katean gainera, Donibane Lohizunen abuztuaren 25an jokatutakoa zesta txapelketa finala eskainiko dute, Iñigo Aiestaranen eta Iñigo Gorostizaren eskutik.
izaren eskutik.