Itxi

telebista

20:30ean, ETB1 eta eitb.eus-en

Dominion Bilbao Basket-Alba Berlin, gaur iluntzean, zuzenean

A.A. | EiTB

Bilboko taldeak Eurocup txapelketan jokatuko dituen partidak eskainiko dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek aste honetatik aurrera.

Dominion Bilbao Basketek gaur iluntzean ekingo dio Eurocup txapelketari, Alba Berlin taldearen aurka. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute, 20:30etik aurrera, Bilbao Arenan jokatuko den norgehiagoka.

Seigarren aldiz parte hartuko du Dominion Bilbao Basketek Eurocup txapelketan, eta Euskal Telebistak zuzenean emango ditu horren partida guztiak. Asier Aranguren arduratuko da kontakizunaz, Josean Aldalur adituarekin batera. Etxeko partidetan, Juan de la Vega izango dute lagun kantxako giroa jaso eta elkarrizketak egiten.

etak egiten.

etak egiten.

etak egiten.