Itxi

telebista

09:00etan

Bakartxo Tejeriari elkarrizketa, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n

A.H. | EITB

Legebiltzarreko presidenteak Estepan Aldamiz-Etxebarriaren galderak erantzungo ditu.

Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi'n. Hitzorduan zehar, legealdi berriaren erronkak aztertu eta egun eguneko gai politikoez arituko dira.

Bestalde, Jon Goikoetxea, Iñaki Galdos eta Tasio Erkizia kolaboratzaileak solasaldi mahaiaren inguruan bilduko dira, eta eguneko albisteak aztertuko dituzte.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.