telebista
Heriotzaren 60. urtemuga
'Pío Baroja. Den horretan ikusi' dokumentala, 23:35ean, ETB2n
A.E.|EiTB
Idazlearen heriotzaren 60. urtemugarekin bat eginez, idazlea oroituko du ETBk.
Pío Baroja. Ver en lo que es (Pío Baroja. Den horretan ikusi) dokumentala eskainiko du ETB2k gaur, idazlearen heriotzaren 60. urtemugarekin bat eginez. Dokumentala Luanma Filmsek ekoiztu du Gipuzkoako Foru Aldundia eta ETBrentzat. Antonio Cristobal eta Felipe Juaristi dira zuzendariak. Juaristik idatzi du, halaber gidoia. Barojaren errealitatea Euskal Herrian du oinarri dokumentalak.
Pio Baroja y Nessi Donostian jaio zen 1872ko abenduaren 28an. Euskal Herriarekin lotura berezia izan zuen betidanik, euskal historiarekin, kulturarekin, paisaiarekin eta itsasoarekin. Barojak eszenatoki errealak aukeratu izan zituen beti istorioak kontatzeko; Euskal Herrian berarentzat oso garrantzitsua ziren lekuak, hain zuzen ere: Donostia, Zestoa eta Bera.
Dokumentalak Pio liluratu zuen herrialdea deskubrituko du. Paisai eta jende aldetik aberatsa den herrialdea. "Baroja ahaztu zuen herria eta orain berreskuratuko duen herria bera", azaldu dute dokumentalaren arduradunek.
Pedro Ugarte, Patxi Apalategi, Olga Fernandez, Luis Alberto de Cuenca, Soledad Puertolas, Santiago Aizarna eta Raul Guerra Garridoren laguntzaz, Euska Herriarekin lotura duen Barojaren lanen errepasoa egingo du dokumentalak. Carmen Caro Barojaren eskutik, halaber, Itzeara bisita egingo dute, Barojatarren etxera. Bertan, familiaren ondarearen lekuko izango dira, eta baita gaur egun idazlearen literaturak duen garrantziaren lekuko ere.
Dokumentalak Pio Baroja omendu eta euskal idazlerik unibertsalenari onespena egin nahi dio.
Pío Baroja. Ver en lo que es gaur izango da ikusgai, 23:35ean, ETB2n.