Itxi

telebista

ETB2n

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, gaur gauean, 'La Noche En Jake'n

L.A. | EiTB

Politika utzi zuenetik eskainiko duen lehenengo elkarrizketa izango da, eta Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetako emaitzak aztertuko ditu.

Arantza Ruiz kazetariak Juan Jose Ibarretxe lehendakaria elkarrizketatuko du, gaur gauean, 'La Noche En Jake' saioan. Politika utzi zuenetik eskainiko duen lehenengo elkarrizketa izango da, eta Agirre Lehendakari Centerreko zuzendariak Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetako emaitzak aztertuko ditu.

Bestalde, euskal alderdi politikoen ordezkariek eta komunikabide nagusietako kazetariek Memoriaren Eguneko ekintza instituzionalak izango dituzte hizpide, eta PPren falta.

Gainera, Rosa Rodero, Idoia Zabalza, Gorka Landaburu eta Inés Núñez indarkeria desberdinetako biktimak euren esperientziaren inguruan arituko dira.

'La Noche En Jake' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.