Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

'Cuerpos de Élite'ko partaideek zorrotz jarraitzen dute beren erronkan

A.E. |EiTB

Coachen laguntzarekin, Marina, Jose Antonio, Iraide, Roberto eta Elena ez dira bidean gelditu.

'Cuerpos de Élite' saioko laugarren saioan, Gabriela nutrizionistak jaki berriak aurkeztuko dizkio Marinari supermerkatuan, fruta gehiago jan ditzan, eta Marinak granada batekin egindako entsalada bat jango duela aginduko dio.

Litxarkeriak berriro jan ondoren, Jose Antoniok Marc psikologoaren bisita jasoko du, eta luzatze-ariketen garrantzia eta teknika ezagutuko du Arkaitzen eskutik.

Bestalde, Iraidek aspaldi utzitako surfa aurkituko du berriro, lanak eta seme-alabek sorrarazten dioten estresarekin borrokatzen den bitartean.

Bestalde, Gabrielak pintxo batzuk hartuko ditu Robertorekin Donostian, eta aukera aprobetxatuko du eskatzerakoan kontuan eduki behar dituen gakoak azaltzeko.

Azkenik, Elenak bere bizitza errepasatuko du Marcekin batera, eta pisua galtzeko abentura honetan alabak laguntzeko prest dituela jabetuko da.

'Cuerpos de Elite' astelehenero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.