Itxi

telebista

22:30ean

'Negociador' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Amy Adams aktorearen erradiografia eskainiko du, eta Hollywoodeko aktore gogorrenetariko baten bizitzan murgilduko da.

Gaur gauean, 'La Noche de...'k Negociador Borja Cobeagaren komedia ausarta estreinatuko du telebistan. 2005eko su-etenaren garaian, ETArekin aurrera eraman ziren negoziazioen inguruko pelikula da. Pisu handiko gai serio hura umorez lantzen du filmak. Carlos Areces eta Ramon Barea aktoreek osatzen dute, besteak beste, aktore-zerrenda, eta Felix Linaresek filmaren grabazioaren datu guztiak emango ditu.

Saioak, gainera, Amy Adams Hollywoodeko aktore ezagunaren ibilbide artistikoa errepasatuko du La radiografía de Amy Adams atalean. Bestalde, Hollywooden, dirua aurrezteko jantzi berdinak pelikula ezberdinetan erabiltzen direla erakutsiko du saioak.

Amaitzeko, Hollywoodeko tipo gogorrenetariko baten bizitza errepasatuko du saioak. Borroka batean Marlon Brandori sudurra apurtu zion, laurogei urterekin flexioak egiten jarraitzen zuen, Bartzelonan pelikula erotikoak filmatu zituen eta hegazkin istripu batean aurpegia desitxuratu zitzaion. Hauek eta beste hainbat datu emango ditu Archivos secretos de La Noche de... atalak Jack Palance aktorearen inguruan.

'La Noche de… Negociador' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.