Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Gernika-Bilbao Athletic eta Iruñeko pilota jaialdia, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Laso-Untoria / Ugalde-Barriola eta Irribarria-Rezusta / Urrutikoetxea-Albisu partidak jokatuko dira Labriten.

Ohi denez, futbolarekin ekingo diete ETB1ek eta eitb.eus-ek larunbatean kirol emankizunei. Gernika-Bilbao Athletic partidaren kontakizuna egingo dute Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek 16:00etatik aurrera.

Ondoren, 'ETB Kantxa' saioak Iruñeko Labrit pilotalekuko jaialdia eskainiko du. Bi partida jokatuko dira: Laso-Untoria / Ugalde-Barriola eta Irribarria-Rezusta / Urrutikoetxea-Albisu. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

Bestalde, 17:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, Tonga eta Ameriketako Estatu Batuetako errugbi selekzioek Donostiako Anoeta estadioan jokatuko duten norgehiagoka izango da ikusgai zuzenean. Jon Ander Gorospe arduratuko da kontakizunaz, Aritz Gallastegi lagun duela.