telebista
Kirolak, zuzenean
Lau T'erdiko finala eta Donostiako Maratoia, gaur, EiTBn
A.A. | EiTB
Atletismoko proba 12:00etatik aurrera izango da ikusgai eta Gasteizko Oguetako pilota jaialdia 17:00etan hasita.
Oinatz Bengoetxearen eta Jokin Altunaren arteko Lau T'erdiko Txapelketako finala izango da gaurko kirol arreta gune nagusia, goizean jokatuko den Donostiako Maratoiarekin batera. Bi emanaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira ETB1en eta eitb.eus-en.
Gasteizko Ogueta pilotalekuko jaialdia 17:00etan hasiko da. Txapelketetako final guztietan bezala, profesional talde zabala arituko da lanean zuzeneko emanaldia gauzatu ahal izateko. Bengoetxea VI.aren eta Altuna III.aren arteko norgehiagokaren aurretik, Arretxe II-Beroiz / Elezkano II-Merino II partida jokatuko da eta ondoren, Elordi-Cecilio / Arteaga II-Imaz. Guztiaren zuzeneko kontakizuna egiteko ardura Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak, Elena Azpeitiak eta Xabier Anduezak izango dute.
Bestalde, goizean, Donostiako Maratoiaren nondik norakoak ekarriko dizkigute Juanan Legorburuk, Xabier Leibarrek eta Xabier Ormazabalek 'Oreka' saioaren barruan, 12:00etatik aurrera. Emanaldian zehar Santurtzi-Bilbao lasterketarekin bat egingo dute tarteka. Xabier Andueza izango dugu berriemaile Bilbotik.
Beste bi emanaldik osatuko dute igandeko kirol eskaintza. ETB1en, 16:00etan, aizkolarien Banakako Kopako Otaegi-Irazu norgehiagokaren berri emango digute Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek. ETB4n, 11:30ean, palako Kutxabank Ligako bi partida izango dira ikusgai: Zubiri-Brefel / Necol-Ibargarai eta Fusto-Gordon / Landeta-Imanol. Iñigo Aiestaran eta Mikel Aierbe izango dira esatariak.
Bi emanaldi hauek ere eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.
izango dira.