Itxi

telebista

22:30ean, ETB2n eta eitb.eus

Kolesterolari aurre egiteko trikimailuak, 'Cuerpos de Elite' saioan

EiTB

Sasoi onean egoteko lan egingo dute gure bost protagonistek, eta jatekoa zainduko dute, baskularekin borrokan arituko direlako beste astebetez.

Marinak, Robertok, Jose Antoniok, Elenak eta Iraidek ariketa fisiko gehiago egiteaz gain, nutrizioarekin lotutako aholkuak jasotzen jarraituko dute 'Cuerpos de Elite' saioko gaurko atalean.

Saio honetako psikologoak, Marcek, proposamen bat egingo dio Jose Antoniori; etxean dituen kamiseta zaharrak bota ditzala proposatuko dio, bere aurreko bizimoduarekin hautsi eta bide berri bati ekin diezaion.

Bestalde, Marinak, Elenak eta Iraidek spinning klasea jasoko dute Arkaitz prestatzaile fisikoarekin. Robertok eta Jose Antoniok, ostera, padel-surfa egiteko aukera izango dute Arkaitzekin.

Gabrielak, bere aldetik, kolesterolari aurre egiteko makina bat trikimailu azalduko dizkio Elenari. Bestetik, elikadurarekin lortutako semaforoaren jokoa erakutsiko die Iraideren seme-alabei, txikitatik ohitura osasungarriak har ditzaten.

'Cuerpos de Elite' saioa gaur izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n, 22:15ean.

ong>, 22:15ean.

ong>, 22:15ean.