telebista
Kirolak zuzenean
Binakako Txapelketako partida Lekeitiotik zuzenean, gaur, EiTBn
A.A. | EiTB
Goizean, Igorreko Nazioarteko Ziklo-kross Saria eta Valentzia-Real Sociedad partida emango dira zuzenean.
Kirol eskaintza betea dakarte ETBk eta eitb.eus-ek igande honetarako. Zuzeneko hiru emanaldi izango dira.
Hasteko, goizean, 12:00etatik aurrera, Igorreko Nazioarteko Ziklo-kross Sariaren nondik norakoak ekarriko dizkigute Alfontso Arroiok eta Xabier Usabiagak ETB4n.
Ordu berean, baina ETB1en, Emakumeen Ligako Valentzia-Real Sociedad norgehiagokaren emankizuna osatuko dute Naxari Altunak eta Larraitz Lukasek.
17:00etan, ETB1en, pilotaren txanda izango da. Lekeitioko jaialdia eskainiko du 'ETB Kantxa' saioak. Bertan, hiru partida jokatuko dira: Retegi-Martija / Elordi-Irusta, Bengoetxea VI-Larunbe / Urrutikoetxea-Beroiz (Binakako Txapelketa) eta Dario-Merino / Ugalde-Erostarbe. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz.
Pilotaren aurretik, herri kirolen tartea zabalduko du ETB1ek: Azurmendi eta Otaegi aizkolarien arteko Banakako Kopako finalerdiaren berri emango digute Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek.
Bestalde, 14:00etan, ETB4n, Kutxabank Ligako bi pala partida eskainiko dira: Gaubeka-Ibai Perez / Landeta-Imanol eta Zubiri-Brefel / Necol-Ibargarai. Iñigo Aiestaran eta Mikel Aierbe izango dira esatariak.
ariak.