telebista
12:05ean
Kataluniako prozesua aztertuko du, gaur, 'En Jake' saioak
A.H. | EITB
Gainera, gertutik jarraituko du programak Grezian atxilotutako bi aktibisten egoera.
Iñaki Anasagasti, Diana Urrea, Igor Ahedo eta Pedro Gorospe tertuliakideak izango ditu lagun Xabier Lapitzek, gaur, 'En Jake' saioan. Beste gai batzuen artean, Junts pel si eta Cup alderdiek sinatutako paktuari buruz mintzatuko dira. Eszenatoki berri horrek 2017ko referenduma eta Kataluniako 'errepublika' babesten du.
Gainera, saioak hurbiletik jarraituko du Grezian atxilotutako bi ekintzaileen egoeraren azken ordua. Ostiralean bertan, eurentzako prebentziozko espetxeratzea ezarri dezake epaileak.
"En Jake" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 12:05etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
rong>-en.