telebista
23:10ean
Manny Pacquiaoren azken borrokaldia, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H. | EITB
Manny Pacquiao eta Jessie Vargasen arteko borrokaldia izango da ikusgai.
Manny Pacquiaok eta Jessie Vargasek jokatu zuten welter pisuko munduko txapelketa izango da urteko lehen 'Boxeo Izarrak' saio honen ardatza. Pacquiaok ez du aurkezpenik behar.16 aldiz izan da munduko txapeldun sei pisutan. Vargas, ostera, lau bider izan da munduko gerrikoaren jabe eta bere zenbakiak azpimarratzekoak dira: 27 neurketa irabazi eta bakarra galdu.
Saioaren bigarren atalean, Eubank eta Benn aita-semeak ikusiko ditugu. Lehenengo Chris Eubankek eta Nigel Bennek 1990ean egin zuen borrokaldi historikoaren laburpena. Gero, euren semeek egin dituzten azken neurketak.
Eta bukatzeko, mexikar jatorriko bi boxeolari gazteren arteko norgehiagoka izango da ikusgai: Pedro Duran eta Pedro Lopez.
'Boxeo Izarrak' gaur gauean emititiuko da, 23:10etik aurrera, ETB1en.
n.