Itxi

telebista

22:00etan

'Vargas Mariatxiak & Donostiako Orfeoia', gaur gauean, 'Oholtzan'

A.E.|EiTB

Kursaalean musika mexikarra eta euskalduna nahastuta eskainiko den ikuszkizuna izango da ETB1en.

0:21

Vargas de Tecalitlán mariatxiak eta Donostiako orfeoiak Kursaalen elkarrekin eman zuten kontzertua izango da ikusgai gaur, 22:00etan, 'Oholtzan' saioan.

Donostiako Orfeoiaren antzera 1898an sortu zen Tecalitlaneko Vargas Mariachia munduko onentzat eta mariachiaren istoriako adierazgarrientzat jotzen da. Lehendabizikoz Euskal Herrira etorri da Mariatxi hau eta Donostiako Orfeoiak lagunduta musika mexikarra eta euskalduna nahastuko dituen kontzertu berritzaile bat eskaintzeko.