telebista
22:15ean, 'Zinez' saioan
'Harresiak' dokumentalaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en
Pablo Iraburuk eta Migueltxo Molinak zuzendu dute iazko Zinemaldian aurkeztu zen immigrazioaren gaineko film hau.
Euskal Telebistako lehenengo kateak iazko Zinemaldian aurkeztu zen Harresiak (Walls) dokumentala estreinatuko du gaur gauean. Immigrazioan oinarritutako lan hau Arena Comunicacion eta Txalap.Art enpresek ekoitzi dute, eta Pablo Iraburu eta Migueltxo Molina izan ditu zuzendari.
Herrialdeak eta mugak banatzen dituzten munduko harresien bi aldeetan bizi diren pertsonen benetako historiak dira. Film luze honen helburua pertsona horien anaitasuna agertzea da.
Harresiak gaur izango da ikusgai, ETB1eko 'Zinez' saioan, 22:15ean.