telebista
00:05ean
Pisu astuneko Munduko Txapelketa, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Anthony Joshua eta Eric Molina, Luis "King Kong" Ortiz eta David Allen eta Sean Dodd eta Francesco Patera boxeolarien arteko borrokaldiak ikusiko ditugu.
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan, Anthony Joshua eta Eric Molina izango dira lehenengo borrokaldiko protagonistak. Pisu astuneko munduko gerrikoa jokoan zutela neurtu zituzten indarrak abenduan, Manchesterren. Joshua britainiarrak urrezko domina eskuratu zuen Londresko Olinpiar Jokoetan, eta zenbaki ezin hobeak ditu profesional mailan: 17 borrokaldi jokatu eta 17 K.O. lortu ditu. Ia bi metroko mutila eta atleta bikaina dugu ondorengo urteetan pisu astuneko errege izan daitekeen boxeolaria. Neurketa horren ostean, Luis "King Kong" Ortiz ezagutuko dugu. Kubatar honek ez du galdu egindako 26 borrokaldietako bat bera ere. Munduko txapeldun izateko irrikan dago, eta laster izan dezake horretarako aukera. David Allen britainiarraren aurka egindako azken borrokaldia eskainiko dute. Pisu arineko Nazioarteko Txapelketa, bukatzeko. Aurrez aurre, Sean Dodd eta Francesco Patera, zein baino zein gogorragoa.
'Boxeo Izarrak' saioa gaur izango da ikusgai, 00:05ean, ETB1en.