telebista
ETB1en eta ETB2n
Ara Malikian protagonista, gaur, 'EiTB Kultura Transit' saioan
A.H. | EITB
Sortzaileak atalak David Arratibel errealizadore nafarraren lana ezagutuko du gertutik.
Ara Malikian biolin jotzaile famatua izango da aste honetako protagonista 'EiTB Kultura Transit' saioan. Libanoko musikaria La increible historia de Violin diskoaren aurkezpen biran murgilduta dabil. Donostiako eta Iruñeko kontzertuetarako sarrerak agortu ostean, maiatzean Bilbon arituko da. Bere ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko du saioak, eta bere musika hipnotizatzailea entzungai izango dute ikus-entzuleek.
Sortzaileak atalak, bere aldetik, David Arratibel zuzendari nafarraren lana ezagutuko du. Converso pelikularekin bere familia katolizismora bihurtu zeneko prozesua azaltzen du. Arratibelek zineman izandako ibilbidea errepasatuko du, eta bere azken lana aurkeztuko du Iruñeko Punto de Vista jaialdian.
'EiTB Kultura Transit' gaur gauean emitituko da ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.
rong>