telebista
5. atala (aurrerapena)
Labirinto beldurgarria, gaur, 'El Conquistador del Caribe'n
Talde urdinean sekulako tentsioa biziko dute eta joko honek erabat gaiztotuko du giroa.
Gaur gauean, beldur handiena ematen duen jokoa iritsiko da 'El Conquistador del Caribe' saiora: labirintoa.
Labirintoa immunitate-jokoa izan ohi da lehiakideak gehien beldurtzen dituen probetako bat, lesioak izateko arriskuagatik, baina ikus-entzuleek gehien eskertzen dutenetakoa ere bada. Oraingoan ere, aurreko urteetan bezala, ikusgarria izango da. Arrastaka pasatu beharreko bide estuek edonoren pazientzia agortzeko balio izaten dute, eta, batzuetan, pazientzia galtzen dute. Hala ere, inoiz ez da izan aurten ikusiko dugun bezain tentsio handikoa.
Putreek, sugeek eta marrazoek Teseo eredutzat hartu beharko dute, baina ez dute Ariadnaren hariaren laguntzarik izango. Hori bai, ?Conquis?eko labirintoan ez dago Minotaurorik. Bueno, egia esan, hori zalantzan jarriko genuke agian Marcelo Ferreiraren erreakzioa eta talde urdinean sortuko den saltsa ikusita. Zer ote da okerrago, Minotauroa ala talde urdina?
Poliki-poliki, abenturak aurrera egin ahala, lehiakide bakoitzaren benetako izaerak agertzen hasi dira, eta hau hasi baino ez da egin. Dudarik gabe, irabaztea oso garrantzitsua da, baina taldearen batasuna askoz garrantzitsuagoa izan daiteke hasierako fase honetan.
'El Conquistador del Caribe'ren bosgarren atala gaur izango da ikusgai, 22:20 aldera, eitb.eus-en eta ETB2n. Aurrekoak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude eskuragarri.