telebista
Audientzia
'El Conquistador' bere ordu-tartean lider % 19,9ko audientziarekin
A.H. | EITB
2014ko finaletik saioak inoiz izan duen daturik onena lortu du asteleheneko atalak.
'El Conquistador del Caribe' saioaren bosgarren atala bere ordu-tartean audientzia-buru izan zen, eta 2014ko hamargarren denboraldiaren finalaren emanalditik saioak inoiz izan duen daturik onena lortu du. Asteleheneko atalak % 19,9ko audientzia-kuota eta 379.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu Euskadin eta eragin-eremuan. Bost aste jarraian izan da 'El Conquistador' astelehen gauetan nagusi.
Emozioz beteriko atala izan zen aste honetakoa. Talde urdinak labirintoko jokoa irabazi zuen, baina taldeko kapitainak, Marcelo Ferreirak, nerbioak galdu zituen eta bultzakada bat eman zion Idoia taldekideari. Horrek kapitaina kanporatzea ekarri zuen, eta asteazken honetan 'El Conquis' debatean izango da protagonista.
eitb.eus eta sare sozialak
'El Conquistador del Caribe' saioak eitb.eus-eko web berezian eta sare sozialetan izandako arrakasta bat etorri da telebistan lortutako audientziarekin. Hartara, astelehenean saioaren gaineko edukiak kontsumitu zituzten milaka lagunen bidez (bideo, informazio, zuzeneko streaming...) eta egindako iruzkinei esker, joera bilakatu zen Twitterren #conquis5 etiketa. Esate baterako, @el_conquis kontu ofizialeko txioek 110.000 inpresio baino gehiago izan zituzten. Facebook bidez, 30.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat 'Conquis'eko edukiekin.
dukiekin.