telebista
Audientzia
'El Conquis' debatea, azkeneko bi urteetako saiorik ikusiena
A.H. | EITB
Patxi Alonsok gidatuta, %11,9ko sharea eta 236.000 pertsonako audientzia metatua lortu zituen.
Asteazkeneko 'El Conquis' saioak denboraldiko daturik onena lortu zuen eta azken bi urteetako saiorik ikusiena izan zen. Marcelo Ferreira izan zen debatearen protagonista, abenturaren bosgarren atalean, bere taldeko neska bat bultzatzeagatik kanporatua izandako kapitaina.
Patxi Alonsok gidatutako debatea bero beroa izan zen, eta audientziaren ikusmina bereganatu zuen. Saioak %11,6ko kuota eta 236.000 ikusleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.
p>