Itxi

telebista

00:05ean

Pisu erdiastuneko txapelketa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H. | EITB

Guztira sei borrokaldi eskainiko ditu, eta euskal boxeolariei egingo die tokia azken atalean.

Gaur, 'Boxeo Izarrak' saioak sei borrokaldi eskainiko ditu guztira. Hasteko, pisu erdiastunetan, Oleksandr Gvozdik eta Isaac Chilemba arituko dira. Gvozdik ukrainarrak brontzezko domina eskuratu zuen Londresko Olinpiar Jokoetan, eta profesional mailan egindako 11 borrokaldiak irabazi ditu. Chilemba hegoafrikarra eskarmentu handiko boxeolaria da, eta munduko txapelketa galdu zuen iaz, Kovaleven aurka.

Bigarren neurketa superwelter pisukoa izango da, eta Sadam Ali eta Jorge Silva ikusiko ditugu aurrez aurre. Ali estatubatuarrak 23 borrokaldi irabazi ditu eta bakarra galdu du.

Hirugarren norgehiagoka, pisu superarineko munduko txapelketa izango da: Eduard Troyanovsky errusiarra eta Julius Indongo namibiarra borratuko dira. Bien artean, 45 neurketa egin dituzte eta ez dute bat bera ere galdu.

Saioaren azken atalean, euskal boxeolariei egingo diete tokia. Joan den asteburuan Violeta Gonzalezek eta Sebas Látigo Perezek egin zituzten borrokaldiak eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:05etik aurrera, ETB1en.

TB1en.