telebista
22:30ean
Noos auziaren epaia eztabaidagai, gauean, 'La Noche en Jake'n
A.H. | EITB
Horrez gainera, Sortuk tortura kasuak salatzeko ertzain-etxeen aurrean egindako bilkurak aztertuko dituzte Arantza Ruizek aurkezten duen programan.
'La Noche en Jake' saioak Noos auziak ekarriko dituen ondorioak izango ditu eztabaidagai gaur gauean. Arantza Ruizek epaia aztertuko du, Iñaki Anasagasti, Martin Garitano, Ana Garbati, Danilo Albín, Javier Vizcaino, Eduardo Portero, Enrique Aguirrezabal, Onintza Enbeita eta Andoni Unzalurekin batera. Pablo Montesinos kazetariak, gainera, analisia egingo du gaiaren inguruan.
Bestalde, Sortuk ertzain-etxeen aurrean torturak salatzeko egindako bilkurak izango dituzte mintzagai, bilkura horiek ezinegona sortu baitute Eusko Jaurlaritzaren eta gainerako alderdi politikoen baitan.
'La Noche en Jake' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.