telebista
ETB1en eta ETB2n
Lurpean murgilduko da, aste honetan, 'Teknopolis' saioa
A.H. | EITB
Batetik, lurreko mikroorganismoak aztertzeko proiektua ezagutuko du, eta, bestetik, Arabako akuiferoetatik ura nola mugitzen den azalduko du.
Aste honetan, lurraz eta lurpeaz arituko da 'Teknopolis' saioa. Batetik, mahastiaren lurrak eragina du ardoaren ezaugarrietan. Lurrean dauden mikroorganismoak dira horren erantzule. Mikroorganismo horiek identifikatzeko proiektua ezagutuko du saioak, teknika berri bat darabilena, gainera.
Gainera, lurrean sakonago eginez, ura aurki daitekeela azalduko dute 'Teknopolis'en. Araba mendebaldeko akuiferoetara hurbilduko dira, eta urak bertan egiten duen bidea ezagutuko dute, akuiferoetan zehar, nondik sartu, pasatu eta non ateratzen den. Salburua da leku horietako bat.
Amaitzeko, argindarraren fakturan azaltzen den "mix energetikoa" zer den azalduko du saioak.
'Teknopolis' larunbatean izango da ikusgai ETB1en, 13:30ean; eta igandean, ETB2n, 09:50ean.
rong>.