telebista
22:30ean
Pedro Luis Uriarte, gaur, 'Todos Los Apellidos Vascos' saioan
A.H. | EITB
Kontzertu Ekonomikoaren 'aitak' bere arbasoen istorioen berri jasoko du.
Asteartean, otsailak 28, Gure Kontzertua Komunitateak bere lehenengo hitzordua ospatuko du EiTBko egoitzan, Kontzertua sinatu zenetik 139 urte beteko direnean, hain zuzen ere. Gaur, bi egun aurretik, Pedro Luis Uriarte, kontzertuaren 'aita' ETB2ko 'Todos Los Apellidos Vascos' saioan izango da gonbidatu.
Hasteko, Suarezen gobernuko Ogasun ministroarekin, Jaime Garcia Añoverosekin, 1981ean izan zituen negoziazio gogorren berri emango du Uriartek. Gainera, garai hartan lehendakari izandako Carlos Garaikoetxeak ere momentu horiek gogoratuko ditu igandeko saioan.
Kontzertuaren alma máter bezala eta akordioaren ezaugarri guztien jakitun, nerabe talde bati klasea emango die Uriartek, Kontzertuaren nondik norakoak azalduz: nola jaio zen, zertarako balio duen, kupoa zer den eta pribilegio hori kendu ahal diguten ala ez azalduko die. Kontzertuaren gaineko presioa oso gogorra da eta akordioetara heltzea geroz eta zailagoa.
Uriarteren arbasoak Bilboko ezkerraldekoak izan ziren, horien artean, asko, langile industrialak, eta Uriartek berak haurtzaro ibiltari eta behartsua izan zuen, Frankismoaren garaiko pobreziaren lekuko izanik. Familia abertzalea izan zuen eta bere aita Gordexola Batailoian gudari izan zen.
Ikasle ona eta buru argia izan zen Uriarte, eta bere ibilbide profesionalean zehar, BBV bankuko presidenteordea eta Administrazio Kontseiluko kidea izan zen, bankuaren kotizazioa handitzea ahalbidetuz.
Olga Zabalgogeaskoarekin lehen aldiz aritu zenean, bere arbasoen inguruko hainbat informazio zuen. Hala ere, ez zekien bere amaren familiako arbasoak Arabatik zetozela. Gainera, Santamarinatarrak izen eta abizenik gabeko umezurtz baten ondorengoak direla jakingo du.
'Todos Los Apellidos Vascos' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.
ETB2n.