telebista
Kirolak zuzenean
Leioa-Gernika eta Iruñeko pilota jaialdia, gaur, ETBn
A.A. | EiTB
Txapelketako bi partida jokatuko dira Labriten: Tainta-Urretabizkaia II / Bakaikoa-Beroiz eta Olaizola II-Untoria / Artola-Albisu.
Ohi denez, pilotak eta futbola osatuko dute gaurko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.
16:00etan, Bigarren B Mailako Leioa-Gernika norgehiagoka eskainiko da. Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Xabier Ormazabal arduratuko dira kontakizunaz.
Jarraian, Iruñeko Labrit pilotalekuarekin bat egingo dute. Gaurko jaialdia txapelketako bi partida dakarzkigu: Tainta-Urretabizkaia II / Bakaikoa-Beroiz (Promozioa) eta Olaizola II-Untoria / Artola-Albisu (Lehen Maila). Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.
Bestalde, goizean, 12:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, afizionatu mailako pilotari egingo diote tartea. Emakumezkoen paleta mailako Euskal Herriko Txapelketako finalak izango dira ikusgai. Iñigo Aiestaran izango da emanaldiaren arduraduna.
/p>