Itxi

telebista

Gaur gauean

ETAren armagabetzea eta Lasa eta Zabala kasua, 'La Noche en Jake'n

EiTB

Javier Vizcaíno, Martín Garitano, Danilo Albín, Enrique Aguirrezábal, Juan Mari Gastaca, Naiara Pinedo eta Fernando Garea egongo dira eztabaida mahaian.

Arantza Ruizek aurkezten duen 'La Noche en Jake' saioak bi gai nagusi izango ditu gaur gauean: ETAren armagabetzea eta Lasa eta Zabala auziaren inguruan Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakia.

Gaur jakin da ETA apirilaren 8rako armagabetuko dela, Le Monde egunkariari Txetx Etcheverrik eman dion jakinarazpen bati esker. Alderdi politikoek izan dituzten erreakzioak eta albisteak ekarri dezakeena aztertuko dute ETB2ko saioan.

Bestetik, Konstituzionalak ontzat jo du kalte-ordaina ukatzea Joxean Lasaren eta Joxi Zabalaren familiei, epaian ETAko kideak zirela agertzen delako argudiatuta. Gauzak horrela, Konstituzionalak Barne Ministerioak hartutako erabakia berretsi egin du.

Javier Vizcaino, Martin Garitano, Danilo Albin, Enrique Aguirrezabal, Juan Mari Gastaca, Naiara Pinedo eta Fernando Garea programako kolaboratzaileek gai hauen gako guztiak izango dituzte hizpide. Gainera, Ramon Zallo eta Fernando Garea kazetaria izango dituzte gonbidatu.

'La Noche en Jake' ostiralero izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.