telebista
10. atalaren aurrerapena
Vilarinen eta Olgaren arteko lehia bizia, gaur, 'El Conquis'en
EiTB
Kapitaintzak eta immunitateak haustura eragingo dute urdinen taldean, eta immunitatearen jokoa funtsezkoa izango da Erkurentzat eta taldekideentzat.
Olgaren eta Vilarinen arteko liskarrak gaur egingo du eztanda, 'El Conquistador del Caribe' saioaren 10. atalean. Talde urdinaren kapitaintzak eta immunitateak haustura eragingo dute taldean. Errusiarra ez da isilik geratzen den horietakoa, eta kapitain berriaren autoritatea zalantzan jarriko du. Hala ere, Villarinek beste taldekideen onespena du, eta ez du 'besokoa' hain erraz utziko.
Immunitatearen jokoa funtsezkoa izango da Erkurentzat eta taldekideentzat. Gorrien dinamika ez da batere ona, eta beste porrot batek egoera kritikoan utziko luke taldea. Hiru taldeek 'burua ondo baino hobeto duen taldekide bat' aukeratu beharko dute, eragiketa matematiko baten emaitza bilatze aldera. Buruz behera daudela egin beharko dute proba, eta burua zomorroz betetako kutxa batean sartuta dutela. Irabazleak ez dira batzarrera joango, eta sari potolo bat jasoko dute: 'zortearen erruleta'.
'El Conquistador del Caribe' astelehenero izaten da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n, 22:30etik aurrera, 'Eguraldia' saioaren ostean.