Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Euskal Herriko Itzuliko azken etapa, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Altsasuko pilota jaialdia eta Lacturale Araski-Lointek Gernika Bizkaia saskibaloi partida ere zuzenean izango dira ikusgai.

Euskal Herriko Itzuliko azken etapa izango dugu gaurko lehen kirol hitzordua. Eibarren jokatuko den 27 kilometroko erlojupekoa zuzenean jarraitu ahal izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en 15:00etatik aurrera. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok egingo dute horren kontakizuna.

18:00etan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da, Altsasutik, eta bi partida eskainiko dira: Gorka-Cecilio / Ugalde-Tolosa eta Mendizabal III-Zabaleta / Ezkurdia-Martija. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

Azkenik, 19:30ean, Emakumeen Saskibaloi Ligako Lacturale Araski-Lointek Gernika Bizkaia partida izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en. Asier Arangurenek eta Aitor Uriondok gidatuko dute emankizuna.