telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' Zumaian barrena, arratsaldean, ETB2n
A.E.|EiTB
Ander Gonzalezek bertako bizilagunen sukaldaritza kontuak entzungo ditu.
Gaur, 'Historias a Bocados' saioan, Ander Gonzalez Zumaian barneratuko da bertako bizilagunen sukalde kontuak entzutera.
Zumaiako sukalde jaki garrantzitsuenetako bat 'Olagarro zopa' da, eta Anderrek berau prestatzeko jarraitu beharreko prozesua jarraituko du. Hasteko, Juanjo Eizagirrek olagarroa arrantzatuko du eta ondoren lehortegira eraman. Bertan, Ramon Chamorrok Anderri olagarroa eguzkitan usteltzeko sekretuak kontatuko dizkio. Ondoren, Mariano Gomezek olagarro zopa prestatuko du aurkezlearentzat. Mariano Pulpo Elkarteko kidea da eta Elene Lazkano elkarteko presidentearekin nazioartean Zumaia ospetsu egin duen plateraz mintzatuko dira.
Kontserben munduari ere tartea egingo diote larunbateko saioan. Mila Oliveri Nardin Kontserben jabeak hamaika istorio kontatuko ditu. Eta saioa borobiltzeko, Javier Carballo farozain familia duen argazkilariak herriari buruzko beste hainbeste kontu ekarriko ditu.
'Historias a Bocados' gaur dago ikusgai, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB2n.
ETB2n.