telebista
22:30ean
Euskaldunaren itxieraz, gaur gauean, 'La imagen de mi vida' saioan
EITB
Ontziola ezagunaren itxiera ekarriko du saioak gogora, Antonio, Amparo eta Mariano protagonisten oroitzapen eta argazkien bidez.
Gaur gauean, 'La imagen de mi vida' saioak Euskaldunaren itxiera ekarriko du gogora, gertatutakoaren lekuko izan ziren hiru pertsonaren oroitzapen eta argazkien bidez. Antonio, Amparo eta Mariano izango ditu protagonista, eta XX. mendeko Bizkaiko industria eta ekonomiaren sinbolo izandako ontziolaren amaiera irudikatuko dute.
Garai bati amaiera eman zion une historikoa izan zen. Matxinada sozial eta politiko gogorrekin erantzun zuen gizarteak Euskaldunaren itxieraren aurrean, eta gertakariek betiko aldatu zuten Bilbo hiria.
Testuinguru honetan, hiru protagonistek euren bizitza laburtuko duten zortzi argazki erakutsiko dituzte, eta irudi horietako bat aukeratuko dute, bereziena. Jon Gesalaga argazkilaria buru duen profesional taldearen laguntzarekin, argazki hori berregingo dute, xehetasunak zainduz. Horrela, protagonistek euren bizitzako une horretara bidaiatzeko aukera izango dute berriro.
Hogeita hamar urte igaro dira, eta Antoniok, Amparok eta Marianok ezin hobeto gogoratzen dituzte oraindik euren bizitzako hainbat une. Besteak beste, lehen maitasun istorioak, gaztetan egindako festa eta ospakizunak, eta kotxearekin hiritik kanpo joaten zireneko uneak ekarriko dituzte gogora.
'La imagen de mi vida' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
-en.