Itxi

telebista

Audientzia

Audientzia datu bikainak izan zituen Xabi Alonsori buruzko dokumentalak

EITB

Futbolari tolosarraren inguruko saio bereziak % 9,5eko audientzia-zatia lortu zuen euskaldunen artean eta 84.000 ikus-entzule.

Astelehen gauean ETB1en ikusgai izan zen XA14: Xabi Alonso, Tolosatik Munichera dokumentalak audientziaren harrera bikaina izan zuen: % 3,6ko audientzia-zatia eta euskaldunen artean % 9,5eko kuota lortu zituen. Gainera, 84.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Euskal Herriak inoiz eman duen futbol jokalari garrantzitsuenetakoa izan da Xabi Alonso, egondako leku guztietan arrastoa utzi duena eta bere nortasuna erakutsi duena. Asteleheneko dokumentalak kirol ibilbide arrakastatsuaz gaindi, anekdotak eta istorio partikular mordoa azaldu zituen, futbolariaren alderik pertsonalena agerian utziz.

Dokumentala Euskal Telebistako kirol erredakzioak ekoitzi du, Naxari Altuna, Joseba Urkiola eta Antton Aldekoaren gidaritzapean.

'En Jake' saioak, denboraldi ona

Xabier Lapitzek aurkezten duen 'En Jake' saioak, bestalde, audientzia datu nabarmenak lortu zituen astelehenean: % 9,4ko audientzia-zatia eta 139.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.

'En Jake' audientziaren babesa lortzen ari da bigarren denboraldian: batez beste, % 5,2ko audientzia-zatia eta 77.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu orain arte.

itu orain arte.