telebista
Audientzia
Astearteko 'La Noche de...' urteko atalik ikusiena izan da
EITB
'Atrápame si puedes' saioa bere ordu-tartean audientzia buru izan zen eta 'Ur Handitan' saioak ere oso emaitza ona izan zuen.
Astearteko 'La Noche de?' saioa, urteko atalik ikusiena izan zen %13,1eko audientzia zatiarekin. Los lunes al Sol pelikularen aurkezpena egin zuen Felix Linaresek asteartean, eta gainera, zine munduaren eta Hollywoodeko aktore ezagunen inguruko erreportajeak eskaini zituen. Saioak 204.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen, Euskadin eta eragin eremuan.
Bestalde, 'Atrápame si puedes' lehiaketa, bere ordu tartean audientzia-buru izan zen %14,9ko audientzia zatia eskuratuz. Patxi Alonsok aurkeztutako saioak 154.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
ETB1eko 'Ur Handitan' saioak, halaber, oso harrera ona lortu zuen. Asfalto Egunak erreportajeak %4,1eko audientzia zatia, eta euskaldunen arteko %9,8ko kuota bereganatu zituen. Xabier Madariagak gidatutako saioak datu bikainak lortu ditu denboraldian zehar: %7,4ko audientzia zatia euskaldunen artean eta 74.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.