telebista
Gaur gauean
Golovkin - Jacobs Pisu Ertaineko Munduko Txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Horrez gain, Ruben Diaz nafarrak Nikoloz Gvjava georgiarraren aurka jokatu zuen borrokaldia eskainiko dute.
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioaren ardatza Gennady Golovkin eta Daniel Jacobs boxeolarien arteko borrokaldia izango da. Aurtengo martxoan jokatu zen, New Yorken, pisu ertaineko hiru gerriko jokoan zeudela. Golovkinek zenbaki bikainak ditu: 36 borrokaldi egin, eta denak irabazi ditu; 33, K.O. bidez. Beraz, jotzaile handia da. Guztira 18 aldiz izan da munduko txapeldun. Daniel Jacobsen palmaresa ere ez da nolanahikoa: 32 garaipen (29 K.O.) eta galdutako bakarra. Gainera, 4 aldiz eskuratu du munduko titulua.
Emanaldia osatuko duen bigarren norgehiagoka Ruben Diaz nafarrak larunbatean Bartzelonan egindakoa izango da. Nikoloz Gvjava georgiarraren aurka neurtu zituen indarrak.
'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:10ean, ETB1en.
p>