Itxi

telebista

22:30ean

'La Noche de...'k 'El ladrón de palabras' filma eskainiko du gaur gauean

EITB

Erreportajeetan Nicole Kidman, Wonder Woman pertsonaia eta ikusmen arazo larriak dituzten aktoreak izango dira protagonista.

Gaurko 'La Noche de...'k El ladrón de palabras filma eskainiko du. Idazle bihurtu nahi duen gizon batek eskuidatzi bat topatuko du kasualitatez maletatxo zahar batean, eta bere izenean publikatzea erabakiko du. Aktore zerrenda bikaina du pelikulak: Bradley Cooper, Zoe Saldana, Jeremy Irons, Olivia Wilde eta Dennis Quaid. Felix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu filmaren emanaldiaren aurretik.

Saioak, gainera, Nicole Kidmanen 50. urtebetetzea ospatuko du eta horretarako, Kidman familiaren bitxikerien berri emango du. Besteak beste, aktoreak bere seme-alabekin duen harreman berezia, bere bikotekidearekin bizi duen krisia eta bere ahizpak dituen seme-alaba kopurua azalduko ditu.

Bestalde, Wonder Woman pertsonaia famatua aztertuko du saioak, eta fikziozko heroi honen nortasun feministaren egiazkotasuna frogatuko du.

Amaitzeko, ONCEren astearekin bat eginez, ikusmen arazo larriak dituzten aktoreen inguruko erreportajea eskainiko du saioak También son humanos atalean.

'La Noche de... El ladrón de palabras' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.