Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Ikusmena galdu duten pertsonen egoera, aztergai, 'Equipo de Redacción'en

EITB

Ikusmen arazoak dituzten pertsonen testigantzak bilduko ditu saioak, egoera zail horri aurre egiteko egokitzapen prozesua jarraituz.

Euskadin, 40.000 pertsonak dute begietako arazo edo gaixotasunen bat, eta horietako askok ikusmena galtzeko arriskua dute. Gaurko 'Equipo de Redacción' saioak pertsona horien egoera azalduko du, eta horrelako diagnostiko larri batek sortzen duen inpaktu pertsonal eta familiarra ulertzen saiatuko da.

Lehenengo protagonista Uxoa izango da, 20 urteko donostiarra. Erretinosi pigmentarioa du txikitatik eta gaixotasunarekin hazi da. Alabaina, azkeneko urteak gogorrak izaten ari dira beretzat, jakin baitaki ikusmena guztiz galtzeko denbora gutxi falta zaiola. 'Equipo de Redacción' saioa bere familia eta bikotekidearekin izango da, eta Cristina Irigoien oftalmologoak Uxoaren gaixotasuna azalduko du.

Uxoak, gainera, bere egoera berdina bizi izan duten beste pertsonekin egoteko aukera izango du: zazpi urterekin ikusmena galdu zuen Pedrorekin, Guiomar gazte gormutuarekin eta gazte itsu talde batekin.

Horrez gain, Diego ezagutuko dute. 34 urte ditu eta asko kostatu zitzaion bere ikusmen falta onartzea. Bastoia erabiltzen ikasi, bere ibilbide profesionalean beste norabide bat hartu eta asetzen duten beste ekintza batzuk egitea dira gaur egun bizi duen adaptazio prozesuaren gakoak. Berarekin eguna pasako dute eta bere bizipenak Uxoari kontatuko dizkio.

Besteak beste, diabetes eta glaukoma gaixotasunen ondorioz galdu dezakegu ikusmena, eta uste duguna baino ohikoagoa da arazoa gure gizartean.

Saioak amaitzeko, norbere mugak gainditzearen adibide diren hainbat pertsona ezagutuko ditu. Horien artean, Ibon Casas musikari itsua eta aurrerapen teknologiakoei esker bizi kalitate hobea lortu duen Zuriñe gaztea. Gainera, begi bioniko bati esker berriz ere ikusmena lortu duen emakumea ezagutuko dute.

'Equipo de Redacción' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.