telebista
Pilota
4 1/2ko San Fermin Torneoko finalaurreko partida, gaur, EiTBn
EITB
Gainera, Frantziako Tourraren lehen etapa, Eusko Label ligako Bilboko VIII. Bandera eta Mungiako Pala Motzeko Kiniela eskainiko ditu Euskal Telebistak.
Frantziako Tourraren lehen etaparen zuzeneko emanaldia eskaintzeaz gain, Euskal Telebistak kirol eskaintza zabala prestatu du larunbaterako: Eusko Label ligako Bilboko VIII. Bandera, 4 1/2ko San Fermin Torneoa eta Mungiako Pala Motzeko Kiniela eskainiko ditu. 15:15ean egingo dute bat Frantziako Tourraren lehen etaparen emanaldiarekin, eta Düsseldorf-Düsseldorf erlojuaren kontrako probarekin hasiko dira lasterketan txirrindulariak.
ETB1ek eta eitb.eus-ek Eusko Label Ligako Bilboko estropada eskainiko dute zuzenean, 19:00etan. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute kontakizuna.
Horrez gain, arratsaldean, Barañainen jokatuko den 4 1/2ko San Fermin Torneoko finalaurreko partida eskainiko dute, 22:00etatik aurrera. Olaizola II.a eta Urrutikoetxea arituko dira aurrez aurre. Aurretik, baina, Agirre-Tainta eta Bakaikoa-Iturriaga bikoteek jokatuko dute atariko partida. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.
Amaitzeko, bezperan Mungian jokatutako Pala Motzeko Kiniela eskainiko dute ETB4k eta eitb.eus-ek, 12:00etatik aurrera. Iñigo Aiestaran eta Patxi Ziskarren arituko dira berriemaile.
ile.