Itxi

telebista

22:30ean

'Con todas nuestras fuerzas' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

EITB

Saioak gainera, Hollywooden Sanferminak nola azaltzen dituzten aztertuko du, eta udako bi atal berri eskainiko ditu: La Pareja Ideal eta El Gran Verano.

Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Con todas nuestras fuerzas pelikula estreinatuko du telebistan. Benetako gertakarietan oinarritutako film hunkigarria da: Iron man proba batean bere aitarekin batera parte hartuko duen gazte desgaitu baten istorioa. Iron Man proba, muturreko triatloia da: igerian 4 kilometro, 180 kilometro bizikletan eta maratoi lasterketa bat burutu behar dute parte-hartzaileek. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu, eta gainera, benetako istorioaren aita semeak aurkeztuko ditu.

Horrez gain, Hollywooden Sanferminak nola azaltzen dituzten aztertuko du 'LND'k, eta besteak beste, 'Mentes Criminales' misterio telesaileko atal bat hartuko du hizpide. Atal horretan, telesaileko protagonistek jaietan jendea hiltzen duen psikopata bat bilatuko dute.

Gainera, udako bi atal berri estreinatuko ditu saioak asteartean. Lehenengoa, La pareja ideal izango da, eta udako pelikuletako aktore bikote protagonistak, bizitza errealean maitasun istorio bat izateko dituzten aukerak aztertuko ditu. El Gran Verano atalak berriz, Hollywooodeko izarrek euren oporrak igarotzeko aukeratzen dituzten toki zoragarriak azalduko ditu.

'La Noche de…. Con todas nuestras fuerzas' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.