telebista
Zinema ETBn
'Lo que el día debe a la noche' filma, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Aljerian 40ko hamarkadan girotutako drama erromantikoa da izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETBn.
Euskal Telebistak Lo que el día debe a la noche filma emango du gaur gauean. 2012an Alexandre Arcady zuzendariak egindako drama erromantikoak Fu'ad Aït Aattou eta Nora Arnezeder aktoreak ditu protagonista.
Yashima Khadra idazlearen izen bereko eleberrian dago oinarritua pelikula frantziar hau. 40ko harmarkadan Aljerian kokatzen da. Younes osaba-izebekin gazte kolonoen giroan hazten den aljeriarra da. Bere lagunik onenak kolonoak dira, eta une horretako gertaera lazgarriek ez dute euren arteko adiskidetasuna urratuko, ez Bigarren Mundu Gerrak ezta garai hartan zabaltzen ari zen nazionalismo arabiarrak ere. Halako batean, baina, Èmilie iritsiko da hirira, guztien desio iturri izango den neska.
Filma 22:00etan hasita izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n.
gauean, ETB2n.