telebista
22:30ean
'El séquito' filmaren estreinaldia, gaur gaueko 'La Noche de...'n
EITB
Saioak, gainera, Scarlett Johanson aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du eta Christopher Nolanen film berriari buruz arituko da.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak El séquito pelikula estreinatuko du telebistan. Filmaren protagonista Hollywoodeko izarra da, baina, oinak lurrean izaten jarraitzeko, bere haurtzaroko adiskideak gonbidatuko ditu bere eguneroko bizitzan lagun egitera. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta Adrian Grenier, Kevin Connolly, Kevin Dillon, Jerry Ferrara eta Jeremy Piven aktore protagonisten inguruko datu guztiak emango ditu.
Saioak, gainera, Scarlett Johanson aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du. Hainbat pelikulatan haren ordezkoa izan den emakumearen berri emango du, eta, halaber, bikotekide ideala bilatuko diote.
Horrez gain, famatuek daramaten luxuzko bizitzaz arituko dira El gran verano atalean. Miamiko hotelik luxuzkoena eta edertasun tratamendurik garestiena izango dituzte hizpide.
Amaitzeko, Christopher Nolanen azken pelikularen inguruko erreportajea eskainiko du 'LND' saioak. Dunquerke filmak Bigarren Mundu Gerran izandako gertakari garrantzitsu bat ekarriko du gogora.
'La Noche de... El séquito' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.