Itxi

telebista

El Conquistador-en castinga

Aitor eta Luis Perez, Zegamako aita-semeak

Enea Otermin

EITB

Horrelako esperientzia bat bizitzeko prest daudela uste dute. Eman zure puntuazioa Aitor eta Luisi edo beste edozein hautagairi eta irabazi sari bikain bat.

Aitor eta Luis Perez aita-semeak dira eta Zegamatik datoz. Ehiza eta arrantza maite dituzte eta finalera iristeko aukera handiak dituztela uste dute.&' || 'nbsp; Aitorri eta Luisi edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu kastingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.