Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Caixabank Bandera eta Barakaldoko pilota jaialdia, gaur, zuzenean, EiTBn

A.A. | EiTB

Frantziako Tourreko 20. etapa, Marseillan jokatuko den erlojupekoa, ere zuzenean eskainiko da.

0:19

Arraunak, igeriketak, pilotak eta txirrindularitzak osatuko dute larunbateko kirol eskaintza ETBn eta eitb.eus-en.

ETB1ek eta eitb.eus-ek 13:40an egingo dute bat Frantziako Tourreko azken-aurreko etaparekin. 22 kilometroko erlojupekoa jokatuko da Marseilla hirian. Emanaldia ETB4ra pasatuko da 14:00etan, eta ETB1era itzuliko da 15:00etan. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea izango dira bertan gertatzen den guztiaren kontakizuna egiteko arduradunak.

Txirrindularitzaren ostean, 18:00etan, arraunaren txanda izango da. Santanderretik bertatik, CaixaBank Banderaren kontakizuna egingo dute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak. Lehendabizi, Eusko Tren Ligako traineruak arituko dira nor baino nor gehiago, eta Eusko Label Ligakoak, ondoren.

22:00etan, 'ETB Kantxa' saioan, arratsaldean Barakaldon izandako jaialdia eskainiko dute. Bizkaia Torneoko hiru partida jokatuko dira: Elordi-Jaunarena (lau eta erdikoa), Elezkano II-Zabaleta / Altuna III-Rezusta bikoteen artekoa gero, eta Ezkurdia-J. Retegi (lau eta erdikoa), bukatzeko. Josetxo Lizartza eta Jokin Errasti izango dira esatariak.

Bestalde, 12:10ean, ETB4n eta eitb.eus-en, hilaren 16an Gasteizen jokatutako Euskal Herriko Igeriketa Txapelketaren berri emango dute Xabier Ormazabalek eta Jon Muruak.