telebista
22:30ean
Euskadiko turismoa aztertuko dute 'Menos es Más' saioan, gaur gauean
A.E. | EiTB
Turismoaren aldekoek eta aurkakoek euren iritzia agertuko dute. Halaber, Zarautzera eta Bastidara joango da bisitan saioa.
Gaur gauean, 'Menos es Más' saioak Euskadiko turismoa izango du ardatz. Gero eta bisitari gehiago dator Euskadira, eta turismoa euskal ekonomiaren euskarri garrantzitsu bilakatu da. Hainbat lekuko eta iritzi hazkundearen alde azalduko dira. Beste batzuek, berriz, turismo jendetsuak gure betiko idiosinkrasia ezabatuko duela uste dute.
Bi herri turistiko guztiz diferenteetara egingo du bisita saioak: batetik, Zarautzen izango da, Euskadiko turismo gune garrantzitsua eta surfaren euskal hirian, eta, bestetik, Bastidan izango da, bertako upeltegi eta ardo ospetsuenek erakarrita bisitari asko dituen herrian.
Leire Argandoñak eta Iñaki Elorzak bi herri horietako zenbait bizilagunekin hitz egingo dute, eta datu esanguratsuak emango dituzte.
Asteleheneko saioan, honako hauek azalduko dira turismoaren alde: Jon Arratibel, Zumaiako Begibistan turismo enpresako jabea; Tiburcio Eskisabel, Donostiako Tiburcio tabernakoa; eta Asier Pereda, turismorako erabiltzen diren bizilekuen elkarteko kidea. Aurka, berriz, Marion Granovillet artzainak, Donostiako Parte Zaharrean Bizi Elkarteko bi kidek eta Pilar Barquin Ekologistak Martxan-eko kideak hitz egingo dute.
Halaber, 'Menos es Más' saioak Fikre Balkair ostalariarekin hitz egingo du. Getxoko Kirol Portuko ostalarien portura iristen diren bidaiari-ontzien inguruko kezka azalduko du Balkairrek. Horren esanetan, ez dakite aldez aurretik zenbat turistak utzi behar duten ontzia, eta horrela ezin dituzte langileak eta ekimen bereziak antolatu.
Azkenik, Juan Jose Mateu Donejakue Bidearen Lagunen Bizkaiko Elkarteko kidearekin egongo dira.
'Menos es Más' astelehenetan izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.
rong>.