Itxi

telebista

22:00etan

'La Mirada de la Venganza' telesailaren hiru atal berri, gaur, ETB2n

EITB

Oliviak bere senideen heriotza eragin zuen familia boteretsuarentzat lan egitea lortu du, baina zaila egingo zaio bereganako zalantzarik sortu gabe mendeku planarekin aurrera jarraitzea.

Oliviak 20 urterekin galdu zituen bere ama eta bere neba norbaitek eragindako auto istripu batean. Argi dauka bere familiaren hiltzaileak Chevallier familiako kideak izan zirela, eta lurraldean duten negozio sarean sartu eta familiarentzat lan egiten hasiko da abokatu bezala.

Gertutik jarraituko ditu familiako kideen pausuak istripuaren aginduak nork eman zituen jakiteko, baina egingo dituen galderak eta lortuko duen informazioak zalantzak piztuko dituzte. Gainera, familiak dituen kontu ilunetan sartuta ikusiko du bere burua, eta Jorisek burututako hilketa bat ezkutatzen lagundu beharko du. Hala ere, bere planarekin aurrera joango da Olivia, familia barruko arazo eta gatazkak areagotzeko helburuarekin.

'La Mirada de la Venganza' gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista