telebista
El Conquistador-en castinga
Alexandra Jorge, oso neska independentea
Enea Otermin
EITB
Alexandrak 23 urte izan arren, bost urte daramatza bakarrik bizitzen.
Gaurko hautagaiaren izena Alexandra Jorge da. Pasaden urtean ere aurkeztu zen castingetara eta Patagoniara bidaiatzeko zorian egon zen. Jendearekin harremanetan jartzeko erraztasun handia du Alexandrak, baina argi eta garbi du neskak mutilekin hobeto moldatzen direla, euren artean baino.&' || 'nbsp; Alexandrari edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.