telebista
22:30ean
Futbolak elkartu edo banatzen gaituen aztergai, gaur, 'Menos es Más' saioan
EITB
Iñaki Elorza eta Leire Argandoña Real, Athletic, Eibar eta Alaves taldeetako jarraitzaileekin izango dira.
Oso kirol gutxik sortzen dute futbolak sortzen dituen pasioak. Eduardo Galeanoren esanetan, pertsona batek bere bizitzan bikotekidea aldatu dezake, baita alderdi politiko edo erlijio batetik bestera pasa ere, baina ezin izango luke jarraitzen duen futbol taldea beste talde bategatik utzi. Bakoitza bere taldearen jarraitzaile sutsua da, eta hori aldatzea oso zaila da. Gauzak horrela, talde bakoitzeko jarraitzaileen arteko lehiakortasuna argi dago, eta horregatik, gaur gaueko 'Menos es Más' saioak futbolak euskal herritarrak elkartu edo banatzen dituen aztertuko du.
Iñaki Elorzak eta Leire Argandoñak Athletic, Real, Eibar eta Alaveseko jarraitzaileekin hitz egingo dute. Talde bakoitzeko kirol-lagunarte bateko kideekin ere izango dira: Eibarreko Peña Eskozia La Brava, Goazen Erreala lagunartea, Tribuneros Albiazules Alaveseko lagunartea eta Peña Deusto Athleticen jarraitzaile taldea.
Testigantza dibertigarri ugari jasoko dituzte Leirek eta Iñakik lau talde ezberdinen jarraitzaileen artean, baina horrez gain, futbolaren mundua hobeto ulertzeko, futbolak mugitzen dituen datu ekonomikoen berri ere emango dute.
'Menos es Más' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.