Itxi

telebista

Gaur gauean

Bikote eta bakarkako bizimoduak, aurrez aurre, 'Menos es más' saioan

EITB

Leire Argandoñak eta Iñaki Elorzak bikote eta bakarkako bizimoduen abantailak eta desabantailak aztertuko dituzte.

Asteleheneko 'Menos es Más' saioak bikote eta bakarkako bizimoduak aztertu eta aurrez aurre jarriko ditu. Leire Argandoña eta Iñaki Elorza kazetariek iritzi ezberdinak bilduko dituzte, eta testigantza horietatik lortutako informazioa, Euskadiko bizimolde ezberdinen inguruko datu estatistikoekin osatuko dute.

Gainera, ikuspuntu bakoitzaren adierazgarri izango diren bi toki aukeratuko ditu saioak. Alde batetik, Gasteizen izango dira, bakarrik bizi diren pertsona gehien dituen euskal hiriburuan. Bestetik, Donostiara joango dira, bi kide baino gehiagoko familia gehien dituen hiriburua baita.

Bi kazetariek bizimodu ezberdinen abantailak eta desabantailak aztertuko dituzte. Gaur egun, bakarrik bizitzea aukera posiblea da, eta modu horretan bizi direnak gainera, prestigio soziala lortu dute, iraganean ez bezala. Single hitz ingelesarekin ezagutzen dira, bizimodu askea daramate eta ez dute azalpenik eman behar.

Bikotearen maitasunari eutsi eta urteetan zehar mantentzea ez da erraza. Hala ere, bikoteari eta maitasunari garrantzi handia ematen dioten pertsonak ere badaude, gizakiok bikote-bizimodua eramateko eginak gaudela defendatzen dutenak, hain zuzen ere.

'Menos es Más' astelehen honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETB2n.

ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista