Itxi

telebista

25.000 euroko saria

Maite Maestrek eta José Colladok 'Dale una Vuelta'ren zakua irabazi dute

EITB

Lehiaketa estreinatu zenetik, astero biltzen joan den 25.000 euroko zaku handia eraman du etxera Bizkaiko bikoteak.

Andoni Agirregomezkortak aurkeztuta, 'Dale una Vuelta' lehiaketak bere historiako zakurik handiena banatu du astearte honetan. Bizkaiko Maite Maestrek eta José Colladok irabazi dute eta 25.000 euroko saria eraman dute etxera.

Bikoteak zazpi egun zeramatzan lehiaketan, eta aurretik ere, beste behin heldu ziren proba finalera. Azken proba honetan, finalistek pertsonaia ezagun baten inguruko hamar galderari erantzun behar zioten zakua irabazteko. Astearteko saioan, Maitek eta Josek Edurne Pasaban mendizale ezaguna aukeratu zuten, eta haren inguruko galdera guztiak asmatu zituzten. Lehiaketa estreinatu zenetik, astero bildu izan den bote handia eraman zuten etxera, 25.000 euroko saria.

Andoni Agirregomezkorta aktoreak gidatutako lehiaketa bihurria irabazteko, galdera dibertigarriak, joko lotsagabeak, osatu beharreko panelak, eta bukatzeko, adrenalinak gora egiteko amaiera probak gainditu behar izan dituzte. Eta horretarako, ezagutza, sena eta odol hotza, ezinbestekoak izan dira.

On Time eta Pausoka ekoiztetxeen artean ekoiztutako 'Dale una Vuelta' lehiaketa, astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai ETB2n, 19:30etik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista