Itxi

telebista

22:30ean

'Amanece que no es poco' komedia, gaur gaueko 'LND'n

EITB

Filmaren grabazioaren datu guztiak emango ditu saioak, baita Antonio Resines aktore protagonistaren inguruko erreportaje berezia ere.

Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak 80ko hamarkadako Amanece que no es poco komedia eskainiko du. Umorearen ikur klasikoa bihurtu den pelikula mitikoa da, eta gaur egun, Joaquin Reyes, Ernesto Sevilla eta Julián Lopez umoregileek askotan imitatzen dute. Antonio Resines, Luis Ciges eta Castro Sendra Cassen dira aktore protagonistak eta Felix Linaresek aktore zerrendaren eta pelikularen filmazioaren datu guztiak eskainiko ditu emanaldiaren aurretik.

'LND'k gainera, Antonio Resines aktorearen inguruko erreportaje berezia eskainiko du. Bizitza harrigarria izan duen aktorea da, eta Linaresek bere ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko du.

Horrez gain, zinemako bainujantzi eta bikinien inguruko atal bereziaren amaiera eskainiko du 'LND'k, eta besteak beste, zineko lehen bikinia eta historiako bainujantzirik itsusiena ezagutuko dituzte ikus-entzuleek.

Amaitzeko, Lee Marvin Doce en el Patíbulo pelikularen protagonistaren heriotzaren 30. urteurrenean, haren inguruko erreportajea eskainiko du 'LND'k. Oso gizon gogorra izan zen bizitza errealean ere, eta Bigarren Mundu Gerran, Bihotz Purpura ausardiaren domina irabazi zuen.

'La Noche de.. Amanece que no es poco' gaur gauean izango da ikusgai 22:30ean ETB2n.

rong>